
1-
Sarrera ...............
|
Har
itzazu kontuan zure auzokoak. Imajina ezazu auzoko bakoitza arloren batean
dela espezialista. Esate baterako, hirugarren oin eta eskuinaldeko auzokoa
sukaldaritzan da espezialista eta laugarren oin eta ezkerraldeko auzokoa
automobiletan da espezialista. Pentsa ezazu auzoko bakoitzaren
gutunontzian auzokoaren espezialitatearen berri ematen dela. Horrela,
hirugarren oin eta eskuinaldekoaren gutunontzian ondokoa jarriko du: Kepa
Astondo – Sukaldaritza. Demagun
bakailaoa bizkaitar erara prestatu nahi duzula, zer egingo zenuke?
Gutunontziak dauden lekura jaitsiko zinateke, sukaldaritzaz zein auzokoek
dakien begiratuko zenuke eta beregana joko zenuke. Internet
orain imajinatu dugun kasuaren antzekoa da. Bi desberdintasun nagusi daude: –
Internetenen kasuan informazioa bera da batetik bestera doana. –
Adibideko zure auzo-erkidegoa mundu oso bihurtu da Interneten kasuan. Bakailaoa bizkaitar erara prestatzeko errezetaren adibidearen laguntzaz azalduko dugu Internetek nola funtzionatzen duen. Ez dakigu zenbat piper txorizero bota behar dugun, baina gure ordenadoretik eta Interneten bidez gure zalantza argitu ahal izango dugu eta ez dugu zertan etxetik irtenik. Hasteko nork lagun gaitzakeen jakiteko gutunontziak aurkitu beharko ditugu. Interneten bilatzaileak erabiltzen ditugu horretarako. Bilatzailean lortu nahi dugun informazioa idatziko dugu (“bakailaoa bizkaitar erara prestatzeko errezeta”) eta non aurki daitekeen esan diezagun eskatuko diogu. Bilatzaileak informazio hori eskaintzen duten guneak adieraziko dizkigu. Orain
informazio hori gure pantailan ager dadin baino ez dugu eskatu behar.
Emaitza: 4 pertsonentzat prestatzeko 12 piper txorizero behar dira. Oinarrian horixe da Interneten funtzionamendua: informazioa duten guneak daude eta informazioa non dagoen dakiten guneak daude. Guk informazio hori guregana hel dadin eskatu behar dugu, besterik gabe. Hau ulertu baduzu, Interneten funtsa ulertu duzu. |
![]()