
..3.- Interneten historia..
Interneteko
aurrekariak bigarren mundu-gerraren amaieran eta gerra hotzaren hasieran ditugu.
Iparramerikako defentsa-saila bere komunikazio-sistema suntsi zezakeen eraso
nuklear baten beldur zen eta, sarearen nodoetako bat suntsituko balitz ere,
funtzionatzen jarraituko zuen komunikazio-sare nagusi bat, eragiketetarako
zentro neuralgikorik gabea, sortzeko aukera hasi zen aztertzen. Etengabeko
gatazkako giro honetan sortu zen 1957. urtean Ikerketako Proiektu Aurreratuen
Agentzia (ARPA) eta bertatik sortuko zen Internet.
1969ko
irailean sortu zen lehen komunikazio-sarea, sare honek ARPANET izena zuen.
ARPANETek UCLA, Stanford, UC Santa Bárbara eta Utha-ko unibertsitateak
konektatu zituen hasiera batean. Hurrengo urteetan ordenadore gehiago konektatu
ziren ARPANETen eta lehen sare honetara konektatu ziren sare gehiago sortu ziren.
1971/72. urteetan posta elektronikoko lehen programa sortu zen.
70eko hamarkadan unibertsitate-mundua ARPANETen nagusitzen hasi zen eta Estatu Batuetako Defentsa Saila proiektu honetatik aldendu zen.
80ko hamarkadan behin betiko banandu ziren sarearen erabilera militarra eta
erabilera akademikoa. Izan ere, 1983. urtean ARPANET berau sortu zuen sare
militarretik bereizi egin zen eta, hortaz, urte hori har daiteke INTERNET sortu
zen urtetzat. ARPANETek autonomia lortu zuenez geroztik, sarean sartzeko aukera
bertan konektatzeko eskaera egiten zuten hezkuntza-erakunde eta enpresa
guztietara zabaldu zen; alabaina, konektatzeko esparru geografikoa herrialderik
garatuenetara mugatzen zen.
Urte hauetan arian-arian zabaldu ziren zerbitzuak eta SAREAN konektatutako
ordenadoreen eta sareen kopuruak izugarrizko gehikuntza izan zuen. Hala ere,
90eko hamarkadara arte ez zen sarea mundu osora eta herritarrengana orokorrean
zabaldu.
80ko
hamarkadan Interneteko zerbitzuen bilakaerak aurrera egin du eta 1990. urtean
jada guztiz funtzionalak diren protokoloak dira. Dena den, Interneteko zerbitzu
nagusia falta zen: WWWa. 1990. urtean Interneten bitartez elkarreragiteko modu
berri hau sortu zenean sarearen erabilera erraztu zen. 1994. urtean Internetek
ordura arte zituen merkataritza-murriztapenak desagertu ziren. Sareak gero eta
gehiago hedatzen ari zen sarbide-kopuru handia lortu zuen eta SAREA asetzen hasi
zen. Honek komunikazio-sistema hobeak garatzeko ikerketa berriak eragin zituen.
Interneten
bidez zerbitzu gehiago eskaintzen dira, hala nola bideokonferentzia edo
telefonia, eta Internet mundu osora zabaltzen da. SAREAN sartzeko modua erraztu
egiten da edozein pertsona edozein lekutatik bertan sartu ahal izan dadin.
Interneten merkataritza-ustiapena gauzatu egiten da eta beren produktuak Saretik
eskaintzen dituzten Web-enpresa ugari sortzen da.
Internetek
etengabeko bilakaera izan du sortu zenetik eta ezin dugu esan prozesu hori
amaitu denik. Seguru gaude SARERAKO sarbidea erraztuko duten eta hobetuko duten
teknologia berriak sortuko direla eta jatorrian pentsaezinak ziren beste
erabilera batzuk ere aurkituko zaizkiola. Internet gure eguneroko bizitzako
parte da eta gure egunez eguneko jardunaren alderdi gehiagotan ari da ezartzen.
Fenomeno honek gure gaur egungo bizimodua aurreikus ezin dugun joeretarantz
aldatuko du. Hori dela-eta, Interneten etorkizunaren alderdirik funtsezkoena ez
da gerta daitekeen aurrerapen teknologikoa bera, aldaketa hori kudeatzeko modua
baizik. Ildo honetan Sareari buruzko eztabaida etikoak eta legezkoak zabaltzen
ari dira gure gizartean, Interneten etorkizunerako biderik egokiena
aurkitzearren.
![]()