Virgo ...............

Ahoak galtzen du arraina

Planeta: Merkurio

Harri bitxia: Brilantea

Izakera: Detailerik txikienari ere begiratzen diona da virgo bat, perfekziozale amorratua, txit behartzailea, kritikoa, xumea eta oso lotsatia. Langile handia, eskuarki,zerbaitetarako balio duela erakutsi nahi izaten duena, nola etxean hala kanpoan. Serio hartzen du maitasuna, eta baita bikotearen edertasuna ere: gorputzekoa eta arimakoa. Harreman sentimentaletan, bizitzako beste alderdietan bezalaxe, denak behara du izan bere ordena eta neurria.

Hilabeterik aproposena: ABUZTUA. Oporraldiak emango dizu behar duzun atsedena. Dena dela, zuri gertatzen zaizuna aldatzea ez dago zure baitan. Pilak ondo bete eta lanean amore ez emateko prestatzeko aukera ona daukazu, beraz. Ez ezazu alperrik galdu.

Aholkua: Litekeena da lagunen batek haren estera joateko gonbita egitea, egun batzuk pasatzera. Baiezkoa esa iezaiozu. Piska bat apartazeak eta beste baten laguntasunak mesede egingo dizu gauzak veste alda batetik ikusteko, badaukazu premia eta.