Libra ...............

Alde jarri zaizu bizimodua; zu ere jarri zaitez bizimoduaren alde

Planeta: Venus

Harri bitxia: Korala

Izakera: Pertsona argi eta idealistaren zeinua da libra, gauza guztiak zuzen, perfekto egitea nahi izaten duenarena. Sinpatikoa eta hizlaria izaten da eta haien arteko oreka galduz gero, ordea, gorabehera handiagoak izaten ditu, serioago eta isilago bihurtzen delarik. Amodioari dagokionez, aventura eta esperientzi sakonak gustatzen zaizkio.

Hilabeterik aproposena: URTARRILA. Hasieratik bertatik egingo dizu irribarre urte berriak. Maitasunaldi beroa izango duzue zuk eta zure betiko bikoteak. Laneko kontuak hobeto joaterik ez dago. Orain daukazu aukera gauza berriak egiteko eta asmoak izate bihurtzeko behar diren zutabeak zureganatzeko.

Aholkua: Zuk asko estimatzen duzun lagun batek zureak eta bi esan beharko dizkizu, eta zuk,  entzun nahi ez dituzun gauza asko esango. Hark irekiaraziko dizkizu begiak.