Leo ...............

Esaten dutena bezain gaiztoa

Planeta: Eguzkia

Harri bitxia: Rubia

Izakera: Leo dena bizkorra izaten da, energiaz eta asmoz betea, fede handia dauka bere buruagan eta umore handikoa da. Ez du barkatzen eraso eginez gero, eta lehoiak direnez, halase defenditzen dute bere burua. Denak berari begira edukitzea gustatzen zaio eta berealdiko trebezia dauka antzerkia egiteko eta arrisku handia daukate beraz, Goi-harrokerian eta hipokresian erortzeko.  Arrunt bihotz handikoa da, baina dominante samarra ere badenes, litekeena da bikotea molestatzea. Ez da arrunt jeloskorra.

Hilabeterik aproposena: MAIATZA. Maiatzean sentituko duzu, inoiz sentitzekotan, dena borobil ateratzen ari zaizula. Bikotearekiko arazoak ere Orduņa sartuko dira konpon bidean; edo hala ez bada ere, orduanorduan hasiko zara  behintzat konpontzeko bideak egiten. Arrakasta handiren bat izango duzu lanean.

Aholkua: Erasokor izate horrek ematen dizu nahi duzuna lortzeko indarra. Zabiltza kontuz ordea, besteekiko tratuan, jan egin nahi dituzula pentsatuko dute bestela eta. Umorea erabili behaar duzu besteekiko harremanetan, horixe daukazu eta armarik onena.