
|
|
Garajeetan eta etxebizitzetako trastelekuetan gero
eta gehiago dira gazteen lokalak eta auzokoen kexak
Azken urteetan ugaritzen ari dira gazteen “txokoak”, gazteek talde osoaren artean alokatzen dituzten eta diru asko gastatu gabe astialdia pasatzeko egokitzen dituzten garajeetako eta trastelekuetako lokalak. Horrela, nerabeek biltzeko toki bat dute eta bertan libre sentitzen dira: “gure bigarren etxea balitz bezala da”. Lokal hauek, kasu gehienetan, ez daude egokituta hainbat pertsona hartzeko, eta herri batzuetan auzokoen kexak etengabeak dira, gazteek sortzen duten zarata dela eta. |
Laneko ezegonkortasunak euskal langile gazteak zokoratzen ditu
| Laneko ezegonkortasuna handia da Euskal Herrian. 2003. urtean sinatutako kontratuen %92 aldi baterakoak izan ziren eta EBak iragankortasun-maila handia kritikatu du. Enpleguaren alorrean dagoen segurtasun-faltak gazteen etorkizuna hipotekatzen du. LAB Gazteak, Duinak taldearekin batera, gazteek jasaten duten laneko ezegonkortasuna salatzeko kanpaina bat egiten ari da; gainera, kanpaina horretan ezegonkortasuna gazteek bizi duten ezbehar-kopuru handiarekin lotzen dute. Horrez gain diote “egungo kontratazio-ereduarekin zaila dela, ezinezkoa ez bada, lanpostu batean beharrezkoak diren esperientzia eta kualifikazioa lortzea”. Ezegonkortasunaren ikuspegitik “talde zigortuena gazteena dela” diote. |
|
|
|
Amatasun-adina atzeratu egin da Euskal Autonomia
Erkidegoan
|
| Gazte batek soldataren %56,5 eskaini behar dio
etxebizitza bat erosteari
Espainiako Gazteria Kontseiluak (CJE) eskainitako datuen arabera, Espainian gazteek soldataren %56,5 eskaini behar diote, batez beste, etxebizitza bat erosteari, baina jasan daitekeenaren muga %30en finkatuta dago. “Gazteen Kontseiluko Espainiako etxebizitzen Behatokian” jasotako datuen arabera, etxebizitza bat erosteko batez besteko ahalegina handiagoa da emakume gazteen kasuan, beren urteko diru-sarreren %62,6 inbertitu behar baitute. Adin-tarteen arabera, 18tik 24 urtera bitarteko adina duten gazteek soldataren %91,8 eskaini behar liokete etxebizitzaren erosketari. |
|
![]()