Errenteriako gazteek Belabaratzeko aterpetxea erabil ahal izango dute astelehenetik aurrera

Errenteriako Udalaren Gazteentzako Informazio Bulegoak zerbitzu berri bat eskainiko du aurten, Gipuzkoako herri honetako gazteek Belabaratzeko aterpetxea erabili ahal izan dezaten. Hezkuntza eta Gazteria alorreko ordezkari den Mari Mar Martinezek atzo jakinarazi zuenez, Zamalbide auzoan kokaturik dagoen Belabaratzeko aterpetxeak 59 ohe ditu jada eta prezio desberdinak eskainiko ditu taldeentzat edo elkarteentzat.

Gazte-talde batek hainbat neurri proposatu ditu beren arazoak konpontzeko

Duinakeko kideek hainbat neurri proposatu dituzte gazteek dituzten arazo nagusiak konpontzeko. Erakunde publikoei etxebizitzaren gaia beren interes ekonomikoentzako erabiltzea eta gizarte-politikarik ez antolatzea leporatzen diete. Eraikin gehiago ez eraikitzea, aitzitik, hutsik dauden etxebizitzak erabiltzea proposatzen dute “nahikoak baitira eskaerari erantzuteko”. Gainera, Duinaken ordezkariek diotenez, erakunde publikoek etxebizitzaren arazoa konpontzeko ekimenik proposatzen ez duten artean, okupazioa defendatuko dute soluzio gisa.

Gazte eguna 2004

Iruńeko Alde Zaharrean Gazte Eguna ospatuko dute. Kalejira, hitzaldiak, bertso bazkaria, kontzertuak eta olinpiar joko berezi batzuk izango dira ekiltaldirik garrantsitzuenak, baina errebindikazioa ez dituzte utziko alde batera. "Gazte naiz eta arro nago" izanen da Gazte Eguneko leloa, "hori baita zapalketaren inguruan dugun jokaera", esan zuten taldeetako kideek Iruńeko Gaztetxean egindako aurkezpenean.  

Gazteen parte-hartze eta informazio alorretan Europar Batasunak helburu adostuak onartu ditu lehen aldiz


Gazteen parte-hartzea eta informazioa areagotzeko, Europar Batasuneko Kontseiluak helburu adostu batzuk onartu zituen aurreko hilean. Europako Batzordeak Gazteen Liburu Zurian erabaki zuen koordinazioko metodo irekiaren lehen uzta da onarpen hori. Beste aldetik, helburu horiek betetzeko egin denari buruz estatu bakoitzak bere informea egin behar du 2005. urtearen bukaerarako.

Emakume gaztea, ezkondua eta seme-alabak dituena, lana bilatzeko profil okerrena


Adecco Fundazioaren txostenak ohartarazten du baldintza berdinetan gazteak aukeratuko direla. Izangaiak gazteak badira, nahiago dira gizonak emakumeak baino. Familiaren egoerari dagokionez, ezkonduta egotea eta seme-alabak izatea elementu positiboa da gizonen kasuan eta emakumeen kasuan, aldiz, gaztea bada, nahiago dute ezkongabea izatea. Aukeraketa-prozesuetan gutxien baloratzen den profila emakume gazte, ezkondu eta seme-alaben amarena da.

Gazteen langabezia: gizarte-bazterketako beste modu bat


Orokorrean bazterketa etorkinekin, gutxiengoan dauden etniekin edo eskaleekin erlazionatzen da. Baina marjinazioak edozein uki dezaketen beste forma batzuk ere baditu. Gazteen langabezia eta, ondorioz, etxebizitza bat lortzeko ezintasuna, adibidez, bazterketa-foku bat da. Laneko ezegonkortasunaren eraginez, gazte askok ezin dute independizatu. “Gurasoen etxetik irten beharko balute, ezingo lituzkete oinarrizko eskubideetako batzuk erabili”.

CCOOek salatu du unibertsitaterako sarbide berriak gazte asko kanpoan utziko dituela


CCOOeko Irakaskuntza Federazioak salatu du selektibitatea kendu eta Unibertsitatera sartzeko bi proba (errebalida Batxilergoaren amaieran eta zentro bakoitzak ezartzen dituen sarbide-proba zehatzak) ezartzearen ondorioz “ikasi nahi duten gazte askori Unibertsitate Publikoko ateak itxiko zaizkiela”. CCOOen ustez “onartezina” da zentro batzuek plaza mugatuak dituzten eta eskaera sozial handia duten titulazio batzuetan plaza batzuk bete gabe utzi ahal izatea, “hezkuntzarako eskubidearen aurkakoa” baita.

Gazteak 15 urte baino gutxiagorekin hasten dira kannabisa kontsumitzen


Drogen Europako Behatokiak (OEDT) egindako azken txostenak duela egun batzuk azpimarratzen zuen Espainiako gazteak EBko kontsumo osoaren lehen postuetan daudela. 15 urtetik 34 urtera bitartean, %17k azken hamabi hilabeteetan kanutoren bat erre dutela aitortzen zuten. Kannabisaren kontsumoa %2,6 handitu da 14tik 18 urtera bitarteko Espainiako gazte eskolatuen artean. Gehien kontsumitzen den legez kontrako droga da eta, oro har, errotuena, alkoholaren eta tabakoaren atzetik, Drogei buruzko Plan Nazionalerako Gobernuko Ordezkaritzak egindako 2002ko drogei buruzko bosgarren inkestako datuen arabera. Adituek menpekotasuna eragin dezakeen “ardura gutxiagoko” erabileraz ohartarazi dute.