..Muskuiluak tomate saltsan..

Lau lagunentzako gaiak

Muskuiluak: 1000 gr.

Ardo zuria: basu erdi

Tomate saltsarako

Bost tomate (helduak)

Porru bat

Tipulatxoa

Tipula

Pipar gorria

Olioa eta gatza

Muskuiluak ondo garbitu eta ardoarekin batera egosten jarri ireki arte (bizpahiru minutu). Muskuiluari bi kontxetatik bat bota eta bestea gorde.

Tomate saltsa

Barazkiak ondo garbitu eta txikitu. Kazola baten olia bota eta barazkiak piparrekin batera jarri. Gatza bota eta utzi 20 minutu egosten

Saltsa xehatu.

Muskuiluak ontzi baten serbitu eta saltsa gainetik bota.