
|
|
Soluciones para aprobar el curso Azterketa garaian gaudenez, emaitza onak lortzeko estrategiei tokitxo bat egin nahi izan diegu. Zein izan dira orain arte erabili diren teknikak eta zein gaur egungoak? Eskarmentu handiko ikasleei galdetu diegu eta hauxe erantzun digute: |
BETIKO TXULETAK:
PAPEREAN EGINDAKO FITXATXOAK, PAPEREZKO ERROILUTXOAK
Informazioaren antolaketa
Aurkibidea
Gaien laburpena
Eskemak
Formulak
Ahalik eta gutxien idatzita: hitz gakoak-eta (datak, autoreak)
|
|
Non gorde/non idatzi Praketako aurreko nahiz atzeko poltsikoetan Kolkoan Hanka tartean (aulki gainean) Galtzerdietan Eskumuturrean Liburuetan (hiztegi barruan, adibidez) Tabako paketean Kalkulagailuan |
Prozedura
Une egokia bilatzean, mahai/aulki gainean uzten dira, azterketako paper tartean
gordez edo belaunak itxita estali.
Alderdi onak/txarrak
Txuleta egin bitartean ikasi egiten da.
Erabilerarekin borra daiteke.
Ordenatu egin behar dira fitxak, bestela zaila da informazioa bilatzea.
Lurrera eror daitezke.
Gauza asko idatz daitezke, nahi izanez gero.
Txuleten prestaketak denbora dezente behar du.
Sal ditzakezu.
Hurrengo azterketa baterako ere erabil ditzakezu.
INFORMAZIOA IDAZTEA
Informazioaren antolaketa
Aurkibidea
Gaien laburpena
Eskemak
Formulak
Ahalik eta gutxien idatzita: hitz gakoak-eta (datak, autoreak)
Non gorde/non idatzi
Eskuan/besoan bertan
Erregelan
Mahaian
Aulkian
Alderdi onak/txarrak
Oso informazio xehea izan behar du.
Denbora gutxi eskatzen du.
Zuretzako bakarrik dira.
Bizi-iraupen motzekoak dira.
GAUR EGUNGO TXULETAK: ZER EKARRI DIOTE TEKNOLOGI BERRIEK TXULETAK EGITEKO
MODUARI?
IRRATI-KASETEA
Informazioaren antolaketa: Gaien laburpenen grabazioa
Prozedura:Alkandoran sartuta...
Alderdi onak/txarrak:Belarritik sakelara doan kablea ikusi egiten dela
| POLTSIKOKO TELEFONOA Informazioaren antolaketa: Idatzizko mezuak Prozedura:Mahai gainean utzi eta etengabe begiratu... Alderdi onak/txarrak:Beste norbaiten konplizitatea behar da eta, beraz, kanpokoari norbaitek eman behar dio galderen berri. |
|
KALKULAGAILU ITXURAKO AGENDA ELEKTRONIKOAK
Informazioaren antolaketa: Idatzizko laburpenak
Prozedura: Mahai gainean utzi eta kontsultak egin...
Alderdi onak/txarrak: Gorde daitekeen informazioa mugatua da.
WALKY-TALKYAK
Informazioaren antolaketa: Kanpokoarekin harremanetan jarrita.
Prozedura: Txanda motzetan hitz egin...
Alderdi onak/txarrak: Beste norbaiten konplizitatea behar da eta aparailu onak
garestiak dira.
Si quieres ver más recursos pincha aquí
![]()