
GAZTETXEA ALA GAZTELEKUA?
Bere izenak berak dioen bezala, Gaztetxe bat gazteen etxe bat da, non historikoki beraiek okupatua izan ohi zen. Lezon, ongi ezagutzen dugu berauen funtzionamendua bat baino gehiago izan baitira bertan. Are eta gehiago, gaur egun bi ditugu herrian, Lobato eta Txerrimuño. Hori dela eta, Gazte Asanbladaren jarrerak harritu egiten nau. Nola eska dezake Gaztetxe bat aurretik ditugunak bultzatu gabe?, nola begiratu dezakete bestalderuntz urte askotan zehar egiten ari diren lana ahaztuta? Bitxia da Gaztetxe bat eskatu eta ala ere Tiñelun elkartzea.
Gazteleku, Gaztegune, Gaztetxoko etab. bat da iada 14 urte luzeetan zehar lezoko gazteak eskatzen ari direna eta udaletxe bat bera ere ez da hori burutzeko gai izan. Gazteentzako kudeaketa eta elkartzeko gune komun bat bilatzea da ideia. Horrelako toki batek herrian gazteen gune bat izateko eskubidea asetzea bilatzen du, adinduentzako dagoen bezala.
Espero dut Gazte Asanbladak loturarik gabeko diskurtso independiente bat izan dezala eta Gazte-Herrik hauek ulertu eta babesten jakin dezala, bestela, beste 14 urte igaro baidaitezke eta gai berari buruz hitz egiten jarraituko dugu.
Erantzunak: info@gazte-herri.org
![]()