
Etxetik alde egiteko asmotan?
|
|
Azken aldi honetan oraindik hogeita hamar urte bete ez ditugunok edota bete berri ditugunok geure gurasoen etxebizitza uzteko interes handirik ez dugula dirudi. Izan ere, 15 eta 29 urte bitarteko euskaldunon %86 gurasoekin edota beste senitartekoekin bizi da, %11 bere bikotearekin, %1k lagunekin elkarbanatzen du etxebizitza eta azkenik, %1 bakarrik bizi da. |
Ez da
harritzekoa 18 edo 20 urte bete artean, gazteek gurasoen etxetik alde egiteko
asmorik ez izatea, hala ere ilea zuritzen ari zaien gazte asko oraindik ere
gurasoekin bizi da, egoera hau askatasunez aukeratu ez badute ere. Izatez,
oraingoan ere bizi dugun egoera ekonomiko negatiboari leporatu behar diogu hau
hala gertatzea, gutxi gorabehera egonkorra den lana lortzeko zailtasunaz eta
etxebizitzek merkatuan duten prezio handiaz bereizten baita egoera hau (eta
es dut es gauza berririk esaten).
Berriki
egindako inkesta soziologikoek aditzera eman dutenez, aipaturiko arrazoi
ekonomikoak ez baleude, hots, gazteek behar adinako dirusarrerak izango
balituzte, gazteen %56k gurasoen etxetik alde egingo luke, berezki (ez da
harritzekoa) adin handikoek.
Aipaturiko
baldintza ekonomikoak alde batera utzita (eta halanolako etsimenez), gaur
egungo gazteok, nolabait esateko, gustora bizi gara gurasoekin. Hau bi
arrasoietan oinarritzen da: batetik, familia barruan, orain dela urte batzuk
gazteak zirenek izan zituztenak baino erosotasun eta askatasun handiagoak ditugu,
eta bestetik, gure gizartean aldaketa sozio-kulturalak gertatu dira:
prestakuntza aldia luzatu egin da, bizi-maila handitu egin da, emakumearen,
gizonaren eta guraso eta seme-alaben arteko harremanetan gertatzen ari diren
atengabeko gizarte-paperen aldaketa, eta abar.
| Independentzia lortzeko urratsa ematea erabakitzen dugunean (nahiz eta gero egunero gurasoen etxera bazkaltzera joan), etxebizitzak eta honen ezaugarriek (kokapena, erosotasunak, ekipamenduekiko hurbiltasuna, eta abar) garantiza handia dute gure bizi-kalitatea zehazterakoan. Etxebizitza bat erosteak gure dirusarreren zati handi baten murriztapena ekar dezakete (eta, izatez, ekartzen du). Murriztapen honek gure beharrizan funtsezkoenak (elikadura, arropa, heziketa, osasuna, harreman social eta afektiboak) asetzeko garaian populazioaren beste sektoreetan baino eragin negatibo handiagoa izan dezake; izan ere, helduen ardurak gure gain hartu berri izanak eta lan merkatuan sartu berri izanak eragindako dirusarreren egonkortasun ezaz, aurrezki ezaz, eskarmentu ezaz bereizten den egoeran murgildurik gaude gazteok. |
|
Etxebizitza
eskuratzea hiritarren zati batentzat eskura ez dagoen arazoa bihurtzen denean,
aginte publikoek etxebizitza eskuratzea erraztu duten neurriak hartzea pentsatu
beharko dute, horretarako konpententziak dituen edozein instantzia
administratiboetan mota desberdinetako neurriak hartuz. Neurri hauek
etxebizitzen gaineko espekulazioa saihestera zuzendutako neurriak nahiz
etxebizitza eskuratzearen razionalizazioa ahalbidetuko duen informazioa
eskaintzera zuzendutako neurriak izango dira. Azken hau da liburuska honek lortu
nahi duen helburua.
Etxebizitza
bat erostea edo alokatzea eskaintza eta eskaintza eta eskariearen legeek
erregulatzen duten higiezinen merkatu konplexu batean barne hartu behar dira.
Zenbat ekimenen ondoriozko etxebizitzek osatzen dute eskaintza, temainari,
banakerari, ekipamenduari, antzinatasunari, egoerari, eta abarri dagokienez
ezaugarri desberdinez hornitutako etxebizitzek alegia, eta bertan zuzenean edo
zeharka bitartekari, administrazio, politika eta interes oso konplexuak biltzen
dira. Aldagarri guzti hauen eragina desberdina da denbora eta espazioan, eta
gazteek osatutako becerro multzoan garrantzi desberdinekoa.
Ekimen moduari dagokionez, hau bi modutan azal daite.
Batetik, ekimen publikoa dugu, hoetan Administrazioak berak zuzenean (laguntzen,
zergarinketen edo bestelako neurrien bitartez), edo zeharka (iharduketa
fiskal eta finantzarioen bitartez), sustatzen du etxebizitzen eraikuntza.
Bestetik, ekimen pribatua, etxebizitzen merkatuari loturik agertzen dena, oro
har, populazioaren beharrizanei baino gehiago higiezinen eragiketaren
errentagarritasun ekonomikoari erantzuten dion eskaintza zabala bilduz. Hori
dela eta, kaudimengabeziaren ondorioz, bide konbentzionalen bitartez etxebizitza
eskuratu ezin duten gizarteko talde desberdinek etxebizitza lortzeko duten bide
bakarra eskaintza publikoa gertatzen da.
Bi modalitate hauen tarteko metodo bat kooperatiba dugu,
zeina ekimen pribatua izan arren, kolegiatua den, interes bera duten pertsonek (etxebizitzren
beharra) osatzen baitute.
Etxebizitza eraiki zen garaia eta okupazio moduak badu,
neurri txiki edo handi batean, higiezinen eskaitzan eraginik. Honela bada,
higiezinek eraiki ziren garaiko beharrizanei erantzuten diete, maiz zenbait
hamarkadaren buruan berriro erabiltzeko desegokiak izanik. Adibidez,
hogeitamarreko hamarkadako etxebizitza batek ez zuen beti bainurik, behar
bezalako aireztapenik, eta abarrik. Ondorioz, higiezin eraiki berriek presio
handiagoa jasaten dute, prezio txikiagoa duten bigarren erabilpeneko
etxebizitzek ordea, erabiltzaile berriei egokitzeko gastu osagarriak sortzen
dituzte.
![]()