Babes ofizialeko Etxebizitzak Lezon

Auñamendi kalean 56 babes ofizialeko etxebizitzak eraikiko dituzte. Beheko solairuan Eguneko Zentroa eta babespeko etxebizitzak eraikiko dira. Etxebizitzak 75 urtetarko eskubide erregimenean esleituko dira.

56 etxebizitza izango dira, honela banatuko direnak:

Etxebizitza guztiek trastelekua eta garajea izango dituzte.

Gutxi gorabeherako prezioak:

2 logela dituen etxebizitzak, (62,5 m2 erabilgarri) trastelekua, garaje eta BEZ barne: 93.000 € (15.500.000 pta).

3 logela dituen etxebizitzak, (79,5 m2 erabilgarri) trastelekua, garaje eta BEZ barne: 106.000 € (17.600.000 pta).

Etxebizitzek zoru bero-emailearen bidezko berokuntza eta ura berotzeko eguzki energi plakak izango dituzte (gas kontsumoaren %60 aurrezpena urtean).

Urbanizazioa zabala izango du inguruan, 1.865 m2.

Lanek gutxi gorabehera 24 hilabete iraungo dute.

Etxebizitzen zozketan parte hartzeko bete behar diren baldintzak ekainaren 9an egindako osoko bilkuran onartu ziren. Hauexek dira nagusiak: 

  • Lezon erroldatua egotea (5 urte antzinatasuna).

  • Eskatzen diren gehienezko diru-sarrerak ez gainditzea.

  • Etxebizitza baten jabe ez izatea (ezarritako salbuespenak izan ezik).