Erosi ala alokatu egingo dugu?

Oro har, agintari publikoek ez dituzte gazteek etxebizitza eskuratzekoan dituzten arazoak bereziki kontuan hartu, administrazioaren iharduera batipat familia tradizionalaren lojamenduari lotu bait zaio, hots, Administrasioak arazo honi emandako erantzuna familia etxebizitzari, zentzu hertsienean, zuzendu zaio, eta orain dela urte gutxi arte ez da konturatu gazteon bizilekuaren arazoak ez duela derrigorrez planteamendu honekin bat etorri behar.

Gazteok, gehienetan, baliabide ekonomiko oso mugatuak izateaz gain, ez dakigu zein izan daitekeen gure etorkizuna -ez eta hurbilekoa ere-, gure egoera ekonomikoazein familiarra egun batetik bestera alda bait daiteke.

Orokorrean, ez dugu garrantzizko aurrezkirik eta bazketxeren bati mailegu bat eskatu beharko diogu etxebizitza ordaindu ahal izateko -hain gazteak ez diren gehienek bezala-, saltsaileak erabakitako zenbatekoa oso epe laburrean eskatuko du eta. Honez gain, eragiketak ezinbestean sortzen dituen gastu jakin batzuk hartu beharko ditugu kontuan, hala nola, zenbait zergen ordainketa eta notariaren ordainsaria.

Etxebizitza beraz, kreditu baten bitartez eskuratutako diruaz ordaindu beharko da; normalean hipoteka mailegua izan ohi da; hots, hitzartutako ordainketei aurre egiterik ez badugu, erosten dugun etxebizitza bera da finantza entitatearen aurrean berme giza jartzen duguna.

Izan ere, bankak goitapenak hartuko ditu eragiketan hanka ez sartzeko, hori dela eta, mailegua eman aurretik gure dirusarrerekin zorrari eta interesei aurre egin diezaiekegula frogatu beharko dugu. Ez badira baldintzak hauek betetzen, hau da, gutxi gorabehera finkoa den lanik ez badugu, finantza entitateak ez digu mailegurik emango, ondorioz, etxebizitza bat alokatzeko irteera baino ez dugu izango.

Alogerak badu alde onik, alogeran bagaude eta gure dirusarrerek huts egiten badute, ez dugu etxebizitza uzteko arazo berezirik izango eta aurreko lojamendura itzuliko gara, horretarako eragozpenik jartzen ez badigute noski.

Hala ere, gogoan izan behar da, alogeran gastatutakoa eta errentamenduan hartutako etxebizitzetan burututako erreformak ez direla inoiz gure ondarean barne hartuko. Gipuzkoan etxebizitzaren alogera, oro har, behin-behieneko egoera bat da, inguratzen gaituzten hamaika zalantzak argitzen ez diren artean iraungo duen egoera, alegia. Bakarrik biziko ote naiz? Bikotean? Seme-alabekin edo gabe? Zein dirusarrera izango dut/dugu? Non izango dut/dugu lana?...

Behin-behineko etxebizitza izanik, beste lagunekin bizi nahi izaten dugu maiz, batipat bikoterekin ez badugu, gastuak zein une txarrak eta onak elkarbanatuz. Hau izan ohi da irtenbiderik egokiena dirusarrera murritzat ditugunean. Elkarbanatutako etxebizitzetako bizitza, batez ere lagunekin edo gurekiko antzekotasun maila handia duten  pertsonekin elkar banatzen denean, esperientzia positiboa da. Dena den, adin jakin batetik aurrera ez da hain gogoko egiten aukera hau.

Hala eta guztiz ere, azpimarratu behar da, garai hobeak edota bizitzeko baldintza desberdinak etorriko direlakoan, alogera hartutako etxebizitzen behin-behinekotasuna ez del hain ohizkoa Europako gainerako herrietan, hauetan errenta hartutako etxebizitzen portzentaia oso handia da. Etxebizitza publikoaren sistemaren razionalizazioak ekonomikoki baliabide urriagoak dituzten kolektiboei jabetzako etxebizitzak eskaintzera zuzendu beharko luke, edota pertsona kopuru handiagoaren beharrizanak asetzeko xedez, sustapenetan inbertitutako baliabide publikoen probetxamendu handiagoa ahalbidetuko duten bestelako modu burutsuak eskaintzera.