....Bolondresgoaren ikastaroa

Sail honetan bolondresgoaren inguruan jakin beharreko oinarrizko aspektuak aurkituko dituzu.

Hitz gutxitan, honako "definizio" xume hau proposatzen dizugu:

Boluntarioa , bere ekimenez, denboraren zati bat ekintza solidarioari ematen dion pertsona da, horren truke dirurik jasotzen ez duelarik.

 

Bolondresgoari buruz, lau ideia argi, lau kontzeptu nagusi izatea komeni zaizu:

Bolondrestasun. Bolondresgoa, borondateko ekintza, aukera libre baten emaitza da, aukera etikoa, pertsonala, dohainekoa, ordainketak edo ordainsaririk espero ez duena. Hitz zehatza ez da interes eza, bolondresak interesik badu, interes handia eta bere eragile pertsonaletan jasotzen du saria.

Elkartasuna.Altruismo hitzak esan nahi du besteak maitatzea, berekoizkeriaren kontrakoa . Bolondresgoa, borondatezko ekintza besteengan eragina duenean bakarrik existitzen da, interesa taldekoa, orokorra, publikoa denean. Bolondresgoa beharrei, arazoei eta gizarte interesen erantzuna emateko bitarteko bat da eta ez du azken helburu bezala bolondresek nahiak asetzea. Ekintza boluntarioak elkartasun konpromezua dakar talde-bizimodua hobetzeko.

Ekintza.Bolondresgoa ez da balio etiko bat, jarrera bat besterik, ekintza zehatz bat baizik.Bolondresgoa egin egiten da, ekintza da. Pertsona on baten, hiritar baten izpiritu lausoan geratzen bada, zentzurik gabeko zerbait izango da, hutsala. Baina, egia da bestalde ez dela posible ekintza hutsa," arimarik gabea",balorerik gabea. Baina mundua aldatzen duena, arazoak eta beharrak aurrez aurre jartzen dituena ekintza da.

Antolakuntza.Bolondresgoa ez da ekintza pertsonala, gizabanakoarena,norberarena,intimoa. Bolondresgoaren helburua errealitatea hobetzea, mundua aldatzea, eta hau modu eraginkorrean egitea da. Bat-bateko-tasunaren aurrean bolondresgoak antolatuta aritzea eskatzen du indarrak batuz. Beraz, bolondresgoaren ekintzak antolatutakoa, sistematikoa, sinergikoa izan behar du eta honek, antolaketak, elkarteak eta fundazioak eskatzen ditu bertan aritu ahal izateko.

 

ZEIN MOTIBAZIO DITUZTE BOLUNTARIOEK?

Pertsona boluntarioak bere ekintza solidarioa bi motatako motibazio eta arrazoi nagusirengatik egiten du:

·        Arrazoi ideologiko, etiko, moral edo erlijiosoengatik, besteen beharrak eta arazoak bereak bailiran sentitzen ditu horrek,eta gizartea hobetzeko eta gauzak eta mundua aldatzeko zerbait egin nahi izatera bultzatzen du.

·        Arrazoi pertsonalengatik, gizarterako baliagarria sentitzeko beharragatik, esperientzia berriak ezagutzeko eta bizitzeko,pertsona bezala hezitzeko eta garatzeko, harremanak izateko eta besteekin lan egiteko, etab.

Bi motibazio nagusi horiek pertsona boluntario bakoitzean neurri desberdinetan konbinatzen dira. Ekintza boluntarioak EMATEA esan nahi du (denbora, baliabideak, lana, etab.) eta baita JASOTZEA ere (poza, ikasketa, esperientzia, giza harremanak, etab.)

Pertsona batzuentzat bolondres izateko motibazio nagusienak gizarte ospea biltzea, etorkizunerako itxaropen profesionalak, edo boterea eta eragin sozialaren gura dira edo beste batzuetam, berriz, arrazoi berekoiagoak daude. Baina guri ekintza boluntarioa , batez ere, lehen aipatutako bi motatako motibazioekin loturik dagoela iruditzen zaigu eta, horrela ez izatekotan, Bolondresgoari buruz hitzegitea eztabaidagarria dela iruditzen zaigu.

Dena den, boluntarioak langile profesionalek egin ahal eta behar dituzten lanak egitea sahiestuko du, langileria merkeak bezala edo isilpeko lan-egoerak ekidituz.

 

EKINTZA BOLUNTARIOAREN ERAKUNDEAK.

Pertsona boluntarioak ez dira bere kabuz aritzen (horri "jende ona" deitzen diogu, hiritar onak, pertsona solidarioak eta arduratsuak), baizik eta modu antolatu baten bidez , jadanik lanean ari diren elkarte edo fundazioetan parte hartuz edota berriak sortuz.

EKINTZA BOLUNTARIOAREN ERAKUNDE BAT, bere izenak azaltzen duen bezala, mozkina ateratzeko asmorik gabeko antolaketa bat da, gutxi gora behera formalizatuta eta egonkorra zeinen helburua oso arlo desberdinetan gizartea hobetzea baita eta zeinen lana- erabat edo neurri handi batean- bere kideen ekintza boluntarioen bidez garatzen baita.

Bolondresgoa eta ekintza boluntarioaren erakundeak ekimen sozial, Mugimendu Sozial eta Hirugarren Sektorearen parte bat dira, Gobernu edo enpresa pribatuen ekintzetatik argi desberdintzen direlarik. Hala ere, badaude beren politika soziala, kulturala eta abarrekin lotuta bolondresgo proiektuak bultzatzen dituzten administrazio publikoak . Gure ustez, ez dute izan behar gobernuek,hiritarrak baizik, ekintza boluntarioen eragile eta protagonistak, horretarako daude - edo sor daitezke ez izatekotan- izaera askea duten eta gobernupekoak ez diren ONG-ak eta administrazio publikoek haiekin negoziatu ahal eta behar dituzte kooperazio proiektua. Bestela, helburu politiko zein pribatuetarako manipulazio edo interesatutako erabileraren arriskua areagotu egiten da.

 

ZER EGITEN DUTE BOLUNTARIOEK?

Boluntarioek , elkarte eta fundazioetan, era guztietako lanak egiten dituzte, adibidez:

·        Ikerketa, egoera, lurralde, erkidego, sektore sozial, arazo zein behar konkretu bati buruzko datuak eta testigantzak bilduz...

·        Informazioa eta sentikortzea, egoerak, beharrak, arazoak hedatuz eta jakinaraziz beste pertsona batzuen kontzientzia esnatuz eta mobilizatuz...

·        Bideratzea eta aholkatzea, premiadun pertsonei edo kolektiboei entzunez, kontsultazioei jaramon eginez, bermea emanez eta informazioa erraztuz...

·        Heziketa, baloreetan heziz, gizabanakoei eta kolektibo sozialei trebetasun sozial eta profesionaletako, osasun ohituretako eta abarretarako gaitasuna emanez.

·        Eskabidea eta salaketa, eskubideak aldarrikatuz, bidegabekeriak erakutsiz...

·        Diru eta baliabideen bereganatzea, dirua jasoz eta proiektu solidarioen garapenerako edo larrialdien atentziorakobeharrezkoak diren bitarteko materialak eta baliabide teknikoak banatuz...

·        Laguntza eta atentzio zuzena behartutako pertsonei, esate baterako, hiesak jotakoei, toxikomanoei, bakarrik dauden agureei,gaizkitratatutako emakumeei, emakume gaizkitratatuei, arloteei, txiroei, eta abarri...

·        Plangintza eta ekintza gestio-kudeaketa, beharrak analizatuz, helburuak eta ekintzen estrategiak adieraziz, baliabide mota guztiak antolatuz, emaitzak balioztatuz...

·        Zuzendaritza, gestioa eta ekintza boluntario erakundeen mantentzea, partehartzea indartuz, helburuak betetzeko antolaketaren funtzionamenduaren eta ekintza beraren eraginkortasuna hobetuz, beste antolakuntza edo instituzioekiko harremanak garatuz...

 

ZEIN ARLOTAN ARITZEN DIRA BOLUNTARIOAK?

Ekintza boluntarioa arlo guztietan, jardunaldi eremu guztietan garatzen da besteak beste:

·        Soziala. Boluntario askok sozialki baztertutako pertsona edo kolektiboen laguntza- lanak egiten dituzte, etorkinen harrera eta integrazioan parte hartuz, txirotasunaren kontra lan eginez, beharrean dauden kolektibo sozialei atentzioa emanez eta edozein motatako gabezia edo gaitasunik eza kontutan hartuz.

·        Kulturala. Boluntario askok egiten dituzte izaera kulturaleko berreskuratze edo atxikipen-lanak, sormena bultzatuz, ondasun kulturalak hedatuz, etab.

·        Heziketakoa. Boluntario askok lan egiten dute helduen alfabetatze eta hezitze lanetan aritzen dira, guztientzako hezkuntzaren alde lan eginez eta eskola giroan parte hartzea bultzatuz eta eraginez.

·        Ingurugiroa. Boluntario askok egiten dituzte espezie edo gune naturaletako babes edo berreskuratze lanak, ingurugiroko degradazio-egoerak salatuz eta hiritargoen arteko inguruguneari buruzko kontzientzia garatuz.

·        Osasuna. Boluntario askok egiten dituzte osasunerako promozio-lanak, bizitza osasungarria bizitzeko ohiturak garatuz, osasun beharrei erantzunez etab.

·        Hiritargoaren Partehartzea eta Gizabidea. Boluntario askok egiten dituzte hiritargoaren partehartzerako promozio-lanak, sare asoziatiboa indartuz, ekimen soziala bultzatuz eta sare sozialak sortuz eta animatuz.

·        Kolektiboentzako Promozioa. Boluntario askok promozio-lanak egiten dituzte, eskubideen alde aritzen dira,eta kolektibo sozial ezberdinen integrazioan saiatzen dira: emakumeak, gazteak, etorkinak, giltzapetuak,alde etnikoak, etab.

·        Giza Eskubideak. Boluntario askok salatzen dituzte gertatzen diren bidegabekeriak, heriotza zigorraren kontra borrokatzen dira eta, Giza Eskubideen, zuzenbidearen eta balore demokratikoen alde lan egiten dute.

·        Nazioarteko Kooperazioa. Boluntario askok garatzen eta bultzatzen dituzte kooperazio proiektuak, txirotasunaren aurka borrokatzeko eta Hegoaldeko herri behartsuetan garapena sustatzeko, etab.

·        Larrialdia eta Sorospena. Boluntario askok lan egiten dute hondamendi naturalek, gerrateek eta goseteek eragindako larrialdiei aurre eginez.

·        Garapen Sozio-ekonomikoa. Boluntario askok lan egiten dute promozio sozio-ekonomiko edo komunitario proiektuen garapenean, Elkarte baten edo sektore sozial baten bizitza maila hobetzera zuzenduta.